XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, entzun dituzte zuretzat esaten diren marmarrak: atzerritarren artean bizi diren judutarrei Moises uzteko erakusten diezu, semeak ez erdaintzeko eta lege zaharrak ez betetzeko esanez.

Zer egin? Jakingo bait dute etorri zarela.

Egizu gure esana: ba daude hemen lau gizon, zin-eskaintza bat bete behar dutenak: har itzazu zeurekin, egizu zeure garbiketa horiekin batean, eta ordaindu zuk horien ile-moztea; horrela jakingo dute guztiek ez dela egia zuretzat esaten dena; baizik-eta zu ere Legea betetzearen alde zaudela.

Sinestedun egin diren atzerritarrei dagokienez, berriz, idatziz jakin erazi genien guk zer erabaki genuen: sasi-jainkoei eskainitako haragirik ez jateko, itotako animalien odolik eta haragirik ere ez jateko, eta sasi-ezkontzarik ez egiteko.

Orduan Paulok eraman zituen gizon haiek, egin zuen bere garbiketa haiekin batean hurrengo egunean eta jauretxean sartu zen, garbikunde-egunak noiz bukatzen ziren eta bakoitzak bere eskaintza noiz egin behar zuen adierazteko.

Hil nahian zerabilten

Zazpi egunak ia bukatu zirenean, Asiako judutarrek jauretxean ikusi zuten Paulo, eta jendea asaldatu zuten eta Paulori heldu, oihuka esanez: - Israeldarrok, zatozte laguntzera!

Hau da mundu guztiari gure herriaren, gure Legearen eta toki honen aurka erakusten ari den gizona.

Gainera, greziar batzuk jauretxean sartu ditu, toki santu hau kutsatuz.

Lehen, hain zuzen, Efesoko Trofimorekin ikusi zuten hirian, eta uste zuten Paulok jauretxean sartu zuela.

Hiri osoa nahaspilatu zen, eta jendetza haundia bildu zen; heldu zioten Paulori, arrastaka atera zuten jauretxetik eta berehala ateak itxi zituzten.

Hil nahian zerabiltela, berri eman zioten agintariari, Jerusalen osoa nahaspila batean zebilela.

Hartu zituen berekin berehala gudariak eta ehuntariak, eta lasterka jaitsi zen.

Gudalagintaria eta gudariak ikusi zituztenean, utzi zioten Paulo jotzeari.

Hurreratu zen agintaria, heldu zion Paulori eta bi katez lotzeko agindu zuen; gero nor zen eta zer egin zuen galdezka hasi zen; baina jendeak oihuka, batzuek bat, besteek bestea esaten zuten.

Eta iskanbilagatik gauza garbirik jakin ezinik, gudaletxera eramateko agindu zuen.